Gametxo hotela toki aparta da bai atsedenaldirako bai aisialdirako. Izan ere, gizakiaren ondarea den Urdaibai biosfera-erreserbaren erdi-erdian kokatuta dago, inguruko naturaz gozatzeko aukera ematen duen baserri-giro paregabean. Bertako lasaitasunak, hotelaren aurrealdean zabal ageri den itsasoak edertutako bistez gozatzera gonbidatzen gaitu.
Gertu daude, era berean, Laida eta Laga hondartzak, Euskal Herriko hondartzen artean ederrenetakoak.